Bizkaia Digitala: Internet Industriala 2014 egitaraua prestatu du Ekonomia Sustatzeko Sailak Bizkaiko prozesu, produktu edo zerbitzuetan gauzen Internet ezar dadila laguntzeko eta dinamizatzeko. Diru-laguntzak eskatzeko epea uztailaren 10ean hasiko da.
600.000 €-ko zuzkidura du diru-laguntzetarako egitarauak eta bi egitate jotzen ditu subentzionagarritzat:
. Gauzen Interneten oinarritutako prozesu, produktu edo zerbitzuen garapenean datzan jarduera nagusiko enpresa berri bat sortzea.
. Lehendik dagoen enpresa batean Gauzen Interneteko proiektu bat garatzea.
Eskaerak egiteko epea irailaren 30ean amaituko da.