Innoprot, Ocean Data Tracker, Quarizmi Adtech eta Wimi5 Bizkaiko startupak irailetik beren proiektuak garatzen ari dira Bostoneko Cambridge Innovation Center-en (CIC) eta bertan sei hilabetez egongo dira.
Ekimena Bizkaia International Startup Connection programaren barruan dago eta Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatzen du Bizkaiko startupei laguntza emateko ikuspegi globaleko negozio-eredu lehiakorrak definitzerakoan, horretarako haien ikasketak osatuko dituzten nazioarteko enpresa-bizkorgailuekiko lotura bilatuz.
Bizkaiko enpresek CICen dauden bitartean jasoko dituzten zerbitzuen artean daude enpresa proiektuak garatzeko aholkularitza pertsonalizatua eta finantzazioa eskuratzea, ekintzailetzarako ingururik emankorrenetako batean nazioarteko bizkortze-prozesu batean parte hartzeaz gain.
Laster bigarren deialdian eskaerak egiteko epea zabalduko da. Datak baieztatu orduko jakinarazi egingo dizkizuegu!