Infobeaz

Bizkaiko 3 startup MassChallenge finalerdian

masschallenge2Maiatzaren 9tik 11ra Bostonen MassChallenge lehiaketako munduko finalerdia erabakiko da. Bertan egongo dira Ariadna Instruments, Wegow, eta WiMi5, MassChallengeBiscay lehiaketa irabazi zuten start-upak.

Aukeratuz gero 4 hilabetetan bizkortze-programa egingo duten mundu osoko 128 start-upekin batera egongo dira eta ondoren, udazkenean finalista gelditzen den bakarrak 100000 $-eko saria jasoko du.

MassChallenge irabazteko asmorik gabeko erakundea da, Bostonen kokatua, munduko start-upen bizkortzaile handiena hain zuzen. Bizkaiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak ituna sinatu zuen harekin helburu bikoitzarekin: ekintzailetza bultzatzea eta Bizkaia munduarekin lotzea bermatuko duten nazioarteko antolakunde interesgarriekin sare iraunkorrak sortzea.

 

,
Beaz

FREE
VIEW