Infobeaz

Bizkaiak iragarri du 2 milioi euroko inbertsio berria ekonomia suspertzeko

Ekonomia Sustatzeko Foru Sailaren bidez  lau neurri berri  aktibatuko dira, guztira 2 milioi euroko inbertsio globala beharko dutenak.

Ainara Basurkok Batzar Nagusietan iragarri duenez, laster hurrengo laguntza-ildoak abiatuko dira:

  • merkataritzarako bonu kanpaina
  • programa berria hornidura eta ekoizpen kateak lurraldean birkokatza aztertzeko
  • lankidetza-hitzarmen berria Elkargirekin abala ematen dien enpresen gabealdia luzatzearen gastuak estaltzeko.
  •  Seed Capital Bizkaiaren bidez kudeatutako Bizkaia Aurrera mikrokredituen gabealdia zabaltzea

“Bi milioi euroko aparteko inbertsioa; munta horri gehitu behar zaizkio Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak lehen sektorerako aktibatutako 1,2 milioiak, Ogasun Sailak aktibatutako zerga-neurriak, ekonomiari 100 milioi euro gaineratuko dizkiotenak, eta Ahaldun Nagusiak, Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako foru-erakundeekin batera, iragarritako Erakunde arteko Planaren baitako inbertsio estrategikoak, eta baita erakunde honen inbertsioak ere, 2021eko gerakinean oinarrituta daudenak”, gogorarazi du Ainara Basurkok.

Datozen asteetan laguntza-neurri berriak zehaztuko dira.

Beaz

FREE
VIEW