Otsailaren 9tik martxoaren 5era bitarteko epea ezarri du Aldundiak Bizkaia Sortzailea programarentzat, enpresa-proiektu berrien garapena sustatzeko industri diseinuaren, ikus-entzunezkoen, bideo-jokoen, modaren eta arkitekturaren esparruetan.
Diru-laguntza jaso daiteke ETE sortzailea eratzen bada edo dagoeneko sortuta dagoen enpresa batean proiektu bat garatzen bada, eta azken kasu honetan, garatutako produktuak nazioarteko merkatuetara zabaltzea xede duten proiektuek ere jaso dezakete laguntza.