Bizkaiko startup eta ETEei ezagutza, esperientzia eta kontaktuen sarea eskainiko dizkien enpresa-aholkularien sare bat abiarazi dute Aldundiak, Cebek-ek, Deusto Business Alumni.k, Euskalit-ek. Horrela, aipatutako startup eta ETEek beren proiektuak sendotzeko eta hazteko laguntza izango dute. Beazek kudeatuko du sarea eta uda honetan martxan hasiko den online plataforma baten bitartez antolatuko da.
10 langiletik behera eta gehienez 6 urteko antzinatasuna dituzten enpresentzako pentsatuta dago Bizkaia Mentoring Network, eta enpresen munduan gutxienez 15 urteko esperientzia duten aholkularientzat. Plataformaren bitartez, eskaerak aurkeztu beharko dituzte batzuk zein besteek eta Beazek baliozkotuko ditu. Lankidetza eta enpresa-ezagutzaren balioespena izan dira ekimen honen butzatzauleek azpimarratu dituzten aspektuak. Aurkezpenean adierazi duten bezala, “arrakastaren faktore kritikoa aholkularien espezializazioa eta eskuragarritasuna direla adierazten duten enpresen eskaerari erantzuten dien” ekimena da.