Infobeaz

Bizkaia Inbertsio Foroa, 3. edizioan parte hartuko dutenak hautatzen hasi gara

Abenduraren 1an BAT, B Accelerator Toweren izango da Bizkaia Inbertsio Foroaren 3. edizioa, Beazek eta Seed Capital Bizkaiak antolatuta.

Proiektu eskalagarria duten eta inbertsio-erronda bat prestatzen ari diren sektore guztietako Bizkaiko startupentzat pentsatuta dago, eta izena emateko epea urriaren 30ean amaitu zen.

Orain, topaketan parte hartuko duten zortzi enpresak hautatu behar dira. Azaroaren 3an, 6an eta 7an, hautagaiek beren aurkezpena egingo dute BEAZen, Hautapen Batzordearen aurrean. Pitch-a ere funtsezkoa izango da inbertsio-interesa erakartzeko, eta, horregatik, foroa egin baino astebete lehenago (azaroak 20-22), hautatzen diren enpresek beren aurkezpenak landuko dituzte Startup Wise Guys azeleragailuarekin batera.

Foroan, enpresa bakoitzak bere proposamena jendaurrean azaltzeko denbora izango du, bai eta banakako bilerak egiteko gune bat ere.

Oraintxe bertan berrogei inbertitzaile daude dagoeneko izena emanda.

Beaz

FREE
VIEW