Infobeaz

Bizkaia BIND 4.0ren 6. edizioan

28 startup aukeratu dituzte BIND 4.0ren seigarren edizioan parte hartzeko. Horietatik zazpi Bizkaikoak dira: Artic SeaHeuristik, Ipartic Consulting, Kaytec Digital BusinessLegit.HealthNymiz eta Recircular.. Programan parte hartzen duten 9 enpresa bultzatzailerekin batera, «Etorkizunean industria adimentsuago, eraginkorrago eta jasangarriago baterantz aurrera egiteko» proiektuak garatuko dituzte. 

Sei hilabetez elkarrekin lan egingo dute industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren arloetako erronkei erantzute aldera. Hainbat teknologia hibridatuz egingo dute, batez ere adimen artifiziala, IoT eta Big Data, baina baita robotika, errealitate birtual eta areagotua eta nanoteknologia ere.

Proiektuen helburu zehatzak dira, besteak beste, ikusmen artifizialaren bidez kalitate-kontrolak egitea, pertsonen eta makinen arteko elkarreragina erraztea, lengoaia prozesatuz, energia garbiak biltegiratuz edo gailu medikoak digitalizatuz.

Sei urtean, BIND 4.0k 130 startup baino gehiago azeleratu ditu eta 200 proiektu baino gehiago garatu ditu, 6.5 milioi euroko fakturazioa gaindituz. Horrezaz gainera, programa amaitu ondorik, gorabidean dauden enpresen %70ek trakzio-konpainiekin lan egiten jarraitzen dute, eta horrek agerian uzten du sektoreko eragile guztien arteko lankidetza-eredu bateratu horren arrakasta.

Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendari Leyre Madariagaren hitzetan, datu horiek erakusten dute ekintzailetza teknologikoaren bultzada pizgarria izan dela enpresak eta sektoreak eraldatzeko. Startupak dagoeneko enpresak inguratzen dituen ekosistema berritzailearen parte dira, eta eraldaketa hori ahalbidetzen dute. Duten dimentsio eta izaera dinamikoak azkar egokitzeko eta erronka konplexuen aurrean erantzun sofistikatuak emateko aukera ematen die, hainbat teknologia hibridatuz».

Beaz

FREE
VIEW