Infobeaz

Bizkaia Aurrera! Turismo Sektorea – Covid19 programa

Urriaren 16tik azaroaren 10era zabalik egongo da epea Covidaren krisiak eragindako turismo arloko autonomo eta ETEentzako zuzeneko diru-laguntzen foru programan eskaerak egiteko epea.

Programa horrek 4000 eurorainoko diru-laguntzak ezartzen ditu turismo-ostatuentzat, gidari profesionalentzat, bidaia-agentzia hartzaileentzat, turismo aktiboko enpresentzat eta ekitaldietarako, besteak beste.

1 150 000 euroko inbertsioaz hornituta, Cristina Múgica Lurralde Lehiakortasun eta Turismoko foru zuzendariak dekretuaren aurkezpenean azaldu zuenez, bere helburua da “autonomoei eta sektoreko enpresei babesa ematea, beren enpresa-betebehar nagusietako batzuei aurre egin diezaieten eta, horrela, jarduerari eta enpleguari eutsi diezaieten eta Bilbao Bizkaia helmugan kalitatezko zerbitzu turistikoen eskaintza bat egin dezaten”.

Gogora ekarri zituen, orduan, Bizkaiko BPGaren % 5,4 ordezkatzen duen sektoreak urtearen hasieran zituen aurreikuspen onak, Covidak bertan izan dituen ondorio zorrotzak, eta sektoreari beste bultzada bat emateko beharra, “Enpresei laguntzeko beste neurri batzuk osatuz eta indartuz”.

Halaber,  diru-laguntzak eskatzeko prozesua erraza eta bizkorra dela azpimarratu zuen, eta turismo-sektoreko 300 enpresa baino gehiagori laguntzea espero du.

Beaz

FREE
VIEW