Infobeaz

Bizintek saria, unibertsitateko talentua agerian jartzeko

Maiatzaren 16an, Global Innovation Day-ren barruan, Bizintek Innovak Gradu Amaierako I. Sariak banatu zituen. Ekimen honen bidez Bizkaiko ingeniaritza-etxe honek gazteen talentua enpresei hurbildu nahi die eta ingeniari belaunaldi berriei unibertsitatetik kanpo aukerak daudela erakutsi.   

EHUko eta Deustuko ingeniaritza fakultateetako laugarren urteko ikasleei zuzenduta, sariak hiru diseinu proiektu eta garapeneko bat nabarmentzen ditu. Lehenengo edizioan hauek izan dira irabazleak:

  • Patricia López, Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza Gradukoa (Deustuko Unibertsitatea), industria inguruetako langileen segurtasuna hobetzen duen proiektuarengatik, iBeacons-en oinarrituta.
  • Josu Alonso, Ingeniaritza elektroniko industrial eta automatikoko Gradukoa (EHU), 4.0 erietxeen funtzionamendua aurerratzen duen medikuntza gailuaren -Holter Pultsiosimetrikoa- diseinuarengatik.
  • Kevin Cifuentes, Informatika Ingeniaritza Gradukoa (Deustuko Unibertsitatea),  Trip2Bilbao plataformarengatik.

Bizintek Innova enpresak Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren eta Beazen laguntza du.

 

Beaz

FREE
VIEW