Infobeaz

Biqain, Bizkaia Quantum Advanced Industries

Quantum Now 2024 topaketan, Bizkaiko Foru Aldundiak Biqainaurkeztu zuen, teknologia kuantikoetan egiten diren berrikuntzen garapena eta eskaera bizkortzeko estrategia.

Basque Quamtumen baitan kokatzen da eta aipatutako ibilbide-orria 2021etik quantum ekosistema lortzeko asmoz Bizkaian egiten ari den lanaren nahiz esperientziaren emaitza da.
Hiru helbururekin sortu zen Biqain: lehiakortasuna bultzatzeko, talentu teknozientifikoa sustatzeko eta berrikuntza estrategikoa bizkortzeko.

Fisikoki, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan (Leioan) egongo da. Bertatik, Lantik lankidetzan arituko da Gaia klusterrarekin eta beste eragile batzuekin prestakuntza, kultura eta teknologia kuantikoen erabilera bultzatzeko, “orainaldia ziurtatzeko eta nahi dugun etorkizuna bizkortzeko”.

Enpresei zuzenduta dago eta erdigunean jartzen du teknologia kuantikoen erabilera industriala, bereziki honako sektore hauetan: ibilgailu-industrian, osasunean, bankuetan eta energian. Ildo horretatik, Biqainek laguntza-zerbitzuak eskainiko dizkio enpresei, bai arlo honetan hasiberri direnei, bai dagoeneko ezagutza aurreratuak dituztenei.
Halaber, prestakuntza- eta trebakuntza-zerbitzuak emango dira eta alfabetatze sozialerako laborategiak ere eskainiko dira. Gaur egun jada lankidetzan eta proiektuak egiten diharduten hamabost startup kuantikoak ere lekualdatuko dira Leioara; horietako batzuk Bizkaian sortu ziren, beste batzuk Estatuan eta munduko beste toki batzuetan.

,
Beaz

FREE
VIEW