BIC Bizkaia azken prestatze-lanak egiten ari da BioSpain 2016an parte hartzeko. Bertan bere standa izango du Biobasqueren pabilioian (E36-D37). Zure zain egongo gara!
Gure lantaldea munduko handienetakoa den bioteknologia ekitaldi honetara joango da lehentasunezko bi helbururekin: BIC Bizkaian kokatuta dauden ETEei laguntzea eta nazioarteko kideekin lankidetza proiektuak bilatzea.
BIC Bizkaia bio-mikro-nano teknologietan, manufaktura aurreratu eta teknologia garbietan espezializatutako inkubagailua da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta Beazek kudeatzen duena.
2014ko urrian sortu zen eta haren helburua Euskadiko espezializazio adimendunaren lehentasun estrategikoetako bitan sakontzea –fabrikazio aurreratua eta biozientziak– eta enpresa proiektu berritzaileak sortzen eta bizkortzen laguntzea da.
Inkubagailua Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago kokatuta, 6000 m2 baino gehiagoko eraikin batean, bi solairutan banatuta. Gaur egun 22 enpresa ekimen baino gehiago daude bertan, startupek, jada sortuta dauden enpresek eta ekintzaileek bultzatuta, eta teknika, finantza eta merkataritza bideragarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen dute.