Infobeaz

BIOK! Iberdrola erronka berria

Biok!IberdrolaIberdrola Living Lab BIOK! ekimenean parte hartzen duten erreferentziazko enpresa multzoari elkartu zaio. Ekimen hori Beazek sustatzen du elkarlaneko berrikuntza irekia bultzatzeko. Erronka baten bidez esku hartuko du, trantsizio berdearen eta elektrifikazioaren alde bi erakundeen konpromisoa batuta, ekonomia jasangarrirako oinarrizkoa baita. Enuntziatuak hala dio:

Nola murriztu arriskuak klima-aldaketarekin lotutako fenomenoen ondorioz zuhaitzak linea elektrikoen gainean erortzen direnean? 

Sistema elektrikoa gizarte modernoko bizkarrezurra da, gainerako ia sektore guztiak ohiz funtzionatzeko haren mende baitaude. Sare elektriko eraginkorra eta % 100 fidagarria izatea oinarrizkoa da, baina klima aldaketarekin zerikusia duten ingurumen-mehatxuek (ekaitzek, muturreko tenperaturek, suteek) berme hori gero eta zailagoa eta garestiagoa egiten dute.

BIOK! Iberdrola ekimenaren helburua da konponbide bat aurkitzea iragarpenak egin ahal izateko. Iragarpen horiek klimarekin lotutako arriskuak planifikatu eta kuantifikatzeko eta, bide batez, zuhaitzak edo adarrak erortzen direnean sarearen aktiboetan sortutako kalteak murrizteko gai izango dira.

Proiektuak aurkezteko epea urriaren 3tik azaroaren 4ra izango da. Ixten denean, konponbideak ebaluatu eta interesgarrienak hautatuko dira, gerora, finalistak zehazteko. 2022ko azaroaren 23tik 30era talde sustatzaileek In Factory Innovation Trip deritzanean parte hartuko dute. Iberdrolarekin buruz buruko baterako sormen-tailerra da, azken defentsa egin baino lehen konponbideak fintzeko.

2022ko abenduaren 22an talde irabazlea jakinaraziko da, eta 6 hilabete izango ditu enpresarekin batera proiektu pilotua garatzeko.

Informazio-jardunaldia: Urriak 17
, ,
Beaz

FREE
VIEW