Infobeaz

BIND 4.0-ren 5. edizioa Bizkaian

Mundu osoko 748 startupek izena eman dute berrikuntza irekiko  BIND 4.0. programan. Hautagaiak 73 herrialdetatik datoz eta horietako 59 euskaldunak. 31 Bizkaikoak.

Horietako hamazortzik jadanik hautatze-prozesuko fase berri bat gainditu dute: Aotech, APlanet, Asimob, CodeContract, EXOMEngineering, Fonlabs, Grabit, Hodeia Digital, HodeiClub, Innitius, Insulcloud Factory, Kaytek Digital Business, Legit Health, Medicsesorsbiz, Nymiz Software Company, RKL Integral, Sticker Control eta ZeniaLabs Automation Intelligence.

Urtarrilera arte itxaron beharko da BIND 4.0  lehiaketaren 5. edizioan parte hartzeko hautatuak izango direnak jakiteko. Industrian, osasunean, energian eta elikaduran munduko erreferentzia diren 57 enpresatara iritsiko dira orduan. Horiekin batera, proiektu berritzaileak garatuko dituzte, startup gisa duten finkapena bizkortzen eta Euskadiko industriaren eraldaketa digitala bultzatzen laguntzeko.

Aldi berean, prestakuntza-programa bat jarraituko dute, mentoring-zerbitzu bat izango dute eskura, mundu mailako profesionalek emana, hainbat finantzaketa-iturri eta laguntza ekonomiko izango dituzte eskura, bai eta lantoki bat ere Euskadiko BIC Enpresa eta Berrikuntza Zentroetan, besteak beste BIC Bizkaia eta BIC Bizkaia Ezkerraldean.

 

Beaz

FREE
VIEW