Otsailaren 11n, ETEak bultzatzen deritzon topaketaren laugarren edizioa egingo da Euskalduna Jauregian. Egun horretan, 22 konpainia handik beren enpresa-ezaguerak jarriko dituzte tamaina txikiagoa duten enpresen eskura. Doako jardunaldia izango da, erregistratu ondorik.
Programa horretan hamaika ponentzia aurkeztuko dira. Ondoko hauek dira ponentziotan jorratuko diren gaiak: talentuak erakartzeko bideak, finantzaketa, mugikortasuna, transformakuntza digitala, cloudcomputing eta abar. Gaiok bi orduko iraupena izango dute, eta honako hauek izango dira ponentziagileak: Arsys, Deutsche Bank, DHL, Endesa, ESIC, Iberinform, JCDecaux, Liberty Seguros, Mercedes-Benz Furgonetas, QDQ Media, Randstad, Snap eta Unidad editorial.
Horrezaz gainera, topaketa horretan 2015eko ETE sariak abiarazteko deialdia egingo da. Hiru kategoria daude: ONO Saria, enpresa-berrikuntzari dagokiona; Endesa Sarea, energiaren iraunkortasunari eta eragingarritasunari dagokiena eta Deutsche Bank Saria, hazkundeari eta zabalkundeari doakiena.