Inkubazio eta ekintzailetza arloei dagokien euskal sistemarekiko interesa dela eta, Norvegiako ordezkaritza bildu da Bilbon bat Beaz, Tecnalia, Hasten, eta Solidarters erakundeekin Novia Salcedo Fundazioak antolatu duen batzarrean.
Bileraren helburua: esperientziak elkarrekin banatzea eta lankidetza bultzatzea. Honakoa ez da herrialde eskandinaviar hori Euskal Herriko ekintzailetza arlora hurbiltzen den lehen aldia, zeren joan den urteko azaroan Johan Vibe Norvegiako enbaxadoreak Bilbao YouthEmploymentForum 2014 deritzon foroan parte hartu baitzuen; aldi berean, Norvegiak gazteen lana sustatzeko abiarazi duen estrategia azaldu zuen bilgune horretan. Norvegia -LegatumProsperityIndex rankingaren arabera- munduko 10 herrialde onenetako bat da ekintzailetza arloa jorratzeko eta enpresa bat sortzeko.