Bilbao Bizkaia Design Week 2024 azaroaren 14tik 22ra izango da, “Biotik Design: bizitzarako lurraldeak” lelopean. Bizkaiko Foru Aldundian eta Bilboko Udalak antolatuko dute.
Diseinatzea da garai bakoitzeko erronkei erantzungo dieten konponbideak planteatzea. Gaur egungoak diseinu bioetikoaz hitz egitera bultzatzen gaitu, zenbait kontzeptu eta balio kontuan hartuta produktu eta zerbitzuen garapenari ekiteak duen garrantziaz.
Gaur egun ezinbestekoa da etorkizunera begiratzea printzipio hauek kontuan hartuta: jasangarritasuna, desberdintasunen murrizketa eta kudeaketa parte-hartzailea.
Horiei eta lankidetzari, kode irekiari eta esperimentazioari buruz hausnartuko da design weeken edizio berrian.