Infobeaz

Bilbao Bizkaia Design Week 2019

Azaroaren 14tik 21era 2019ko Bilbao Bizkaia Design Week burutuko da eta leloa: Future us! Design Driven Futures izango da. Egitarauan sartzeko jarduera bat proposatu nahi baduzu hauxe da unea!

Bilbao Bizkaia Design Week BiDCk antolatzen du. Ekimena Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dute sormen-industriak sustatzeko, ekonomiaren garapena lortu eta nazioarteko zabalkundea izateko.

Bostgarren edizioan diseinuaren astea Bizkaiko sormen-industrien erakusleihoa eta hausnarketarako gunea bihurtu da, bereziki diseinu, industria eta hiriaren inguruan.

Edizio honetan nobedade bezala BBDWek antolakundeko parte aktiboa izan nahi duten profesional eta erakundeei gonbita egiten die ekimenaren leloarekin bat datozen jarduerak proposa ditzaten.

Jardueron sormen-arloek hauetarikoak izan behar dute: arkitektura, artisautza, animazioa, ikus-entzunezkoak, diseinua, ilustrazioa, interiorismoa, maker/teknologia, moda, publizitatea eta bideo-jokoak.

Formatuari dagokionez, izan daitezke hitzaldiak, solasaldiak, bilerak, erakusketak, instalazioak, lantegiak, bisitaldiak, etab.

BBDW koordinatzen duen lantaldeak jasotako proposamenak aztertuko ditu eta aukeraketa egingo du irailaren 1a baino lehen.

Beaz

FREE
VIEW