Irailaren 30era arte zabalik egongo da epea Ekonomia Sustatzeko Sailaren programa berri batean eskaerak egiteko, Bizkaiko enpresen lehiakortasunerako funtsezko faktoreak sustatzeko, kasu honetan Trantsizio Digital eta Berdea.
Sailaren ustez, “aldaketa digitala sakona da eta enpresa askok laguntza gehigarria behar dute benetako trantsizio digitala egiteko”. Horretarako, abian jarri du 5 eta 250 pertsona bitarteko enpresa txiki eta ertainentzat pentsatutako diru-laguntza hau.
Programa eraldaketa digitalerako edo jasangarritasunerako ibilbide gisa dago planteatuta, eta lau laguntza-ildo ditu:
– Digitalizaziorako eta ingurumen-jasangarritasunerako planak garatzea
– Oinarrizko digitalizazio-proiektuak
– Digitalizazio aurreratuko proiektuak
– Ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuak
4 milioi euroko zuzkidura du programak, eta proiektuko 100.000 eurorainoko laguntzak jasotzen ditu.
Beazen lankidetzarekin kudeatzen dira diru-laguntzok.