![](https://info.beaz.bizkaia.eus/wp-content/uploads/2022/02/inter-300x200.jpeg)
Diru-laguntza hori 5 eta 100 langile bitarteko plantilla duten Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, eta 60 000 eurorainoko laguntzak jasotzen ditu.
Berritasun gisa, aurten “diruz lagundu daitezkeen proiektuek helmugako herrialdean nahiz urrutitik garatutako jarduerak jaso ahal izango dituzte, eta salmenta-kanal fisikoak zein digitalak sustatzera bideratu ahal izango dira”.
Zalantzak argitzeko eta zure proiektua egiaztatzeko, Beazen laguntza izan dezakezu, Ekonomia Sustatzeko Sailak ematen duen laguntza hau kudeatzen laguntzen baitu.