Maiatzaren 8ra arte zabalik dago eskaera egiteko epea Eskualdeen Lehiakortasuna bultzatzeko programan. Horren bidez Ekonomia Sustatzeko Sailak Bizkaiaren garapen orekatu eta jasangarria lortu nahi du.
Laguntza Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiarekin bat datozen proiektu eta ekimenetan eragile gisa jarduten duten erakunde eta agentzientzat pentsatuta dago.
Estrategia horren bidez diruz lagunduko dira bai berrikuntza, nazioartekotzea eta ekintzailetza aurreratua bultzatzen dituzten jarduerak, bai erakunde onuradunen sustapen ekonomikorako gaitasunak indartzen dituzten ekintzak.
Beazen laguntzarekin kudeatutako laguntzak dira. Gure talde teknikoaren laguntza izango duzu!