Infobeaz

BFAren laguntzak- Enpresa Berritzaileak Sortzeko programa

Apirilaren 23ra arte egongo da zabalik Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programarako eskabidea egiteko epea. Programa horren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailak balio erantsi handia eta hazkunde-potentziala duten enpresa-proiektu berriak abian jartzen lagundu nahi du.

2021eko programak lau jardun-arlo bereizten ditu:

. Proiektu berritzaileak
. Enpresa berritzaile berriak
. Ekintzailetza-ekosistema dinamizatzea
. Azelerazioa

Pertsona fisikoek, EJZn alta eman gabeko edo 2018ko urtarrilaren 1ean edo ondorengo alta duten enpresa berriek, eta barne-ekintzailetzako proiektuak eta/edo enpresa berriak sustatzen dituzten gutxienez 6 lanpostu dituzten enpresek eskura ditzakete.

Eskabideak Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez formalizatu behar dira, eta epea apirilaren 23ko 13: 30ak arte egongo da zabalik.

Beazek foru laguntza horren kudeaketan laguntzen du; prozesu osoan zehar gure talde teknikoaren laguntza izan dezakezue.

Beaz

FREE
VIEW