Maiatzaren 12ra arte zabalik egongo da epea Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen duen Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntzako Foru Programan eskaerak egiteko.
Aurten birbideratu egin da. Programak gizarte-ekintzailetzako proiektu baten garapen- eta hazkunde-etapa guztiak babesten jarraitzen du, baina jarduera-eremu berri bat txertatzen du, eta proposatutako konponbideak zein eremutara mugatu behar diren zehazten du: ingurumena, zahartze aktiboa, osasuna eta gizarte-ongizatea. dira lau jardun-arloak:
- Gizartean eragin handia duten enpresa-proiektu berritzaileen kontrastea
- Gizartean eragin handia duten enpresa-proiektu berritzaileak garatzea
- Gizartean eragin handia duten enpresa berritzaile berriak sortzea eta abian jartzea
- Gizarte-erakundeentzako enpresa-proiektu sozial berritzaileak
Dirulaguntza hori eskuratu ahal izango dute bai gizarte-enpresa berriko proiektu bat duten pertsona fisikoek, bai lehendik dauden enpresek eta gizarte-erakundeek, bai azken horiek ordezkatzen dituzten erakundeek.
Foru laguntza honen kudeaketan erakunde laguntzaile bezala, Beazen zure proiektua zurekin kontrastatu eta aztertzen dugu. Gure laguntza izango duzu!