Martxoaren 4tik 22ra arte zabalik dago Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen duen Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Planari dagokion eskabidea egiteko epea.
2i plana 5 eta 100 langile bitartean dituzten Bizkaiko enpresa txiki eta ertainentzat pentsatuta dago. Lehiakortasuna hobetu nahi duten enpresei zuzenduko zaie, enpresako edozein arlotan berrikuntza dakarten proiektuak eginez, bai eta teknologikoki aurreratuak diren inbertsioak eginez ere. Programa honek 100.000 eurorainoko laguntzak emango ditu.
Aurten, programak 5,2 milioi euroko zuzkidura du, eta proiektu bakoitzeko 6.000 €-tik 120 000 €-ra bitarteko laguntzak aurreikusten ditu; enpresa bakoitzeko bi aurkeztu ahal izango dira.
Beazek laguntza hau kudeatzen laguntzen du. Gure talde teknikoa bertan izango duzu zure proiektua kontrastatzeko!
Bizkaia gogoan izan!