Maiatzaren 16ra arte zabalik egongo da epea Artisautza Sustatzeko Foru Programan eskabideak egiteko. Helburua Bizkaian sektoreko enpresen eta profesionalen lehiakortasuna bultzatzea da.
Programak bi jarduketa eremu ditu:
1. eremua: Artisautza enpresek bultzatutako ekintzak lehiakortasuna indartzeko. Adibidez, makinak eta tresnak eskuratzea (ekipamendu informatikoa, online salmenta kanalak ezartzea), edo lantegiak jartzea, handitzea edo berritzea, besteak beste.
2. eremua: Artisautza elkarteek bultzatutako jarduketak, hala nola artisautza enpresei zuzendutako prestakuntza jarduerak antolatzea, Bizkaiko sektoreko azokak antolatzea edota artisautza lana hedatzea eta bultzatzea.
Beaz programaren kudeaketako erakunde laguntzailea da, alderatu eta aztertu zure proiektua gure talde teknikoarekin!