Infobeaz

BFAko laguntzak- Errepide azpiegituretan berrikuntza promozionatzeko dirulaguntzak

Uztailaren 14ra arte irekita egongo da Errepide azpiegituretan berrikuntza promozionatzeko dirulaguntzak programarako eskaerak aurkezteko epea.

Dirulaguntza Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren euskal sareko enpresa eta eragileei zuzenduta dago, baldin eta Bizkaian gutxienez ekoizpen zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat badute gutxienez 3 langileko plantillarekin, eta jarduera Garraioari Aplikatutako Teknologia Adimendun Aurreratuetan, Azpiegitura Adimendun eta Digitalean edo Jasangarritasunean eta Ekonomia Zirkularrean egiten badute.

Laguntzen zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 70ekoa izango da. Ez da emango 6.000 euro baino gutxiagoko dirulaguntzarik.

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak sustatzen du eta Beazen laguntzarekin kudeatzen du programa. Jaso gure babesa!

 

,
Beaz

FREE
VIEW