Apirilaren 6an Ekintzailetzaren eta Gizarte Berrikuntzaren arloko Programarako eskabideak egiteko epea zabalduko da. Programa horren bidez, gizarte-beharrizanak asetzeko soluzio berriak ekartzen dituzten proiektu berriak garatzeko edo/eta enpresa berriak sortzeko laguntzak ematen ditu. Eskabideak egiteko azken eguna: 2015eko ekainaren 4a.
Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen du, Beaz eta Seed Capital Bizkaia lankide dituela.