Apirilaren 17an (ostirala) Innobasquek, Eusko Jaurlaritzak eta hiru GEHEBek antolatutako topaketa egin zen Bizkaiko Parke Teknologikoko Kabi 612 eraikinean. Inbertitzaileak eta ekintzaileak harremanetan jartzea zen helburua, ekintzailetzaren alorreko euskal ekosistemaren inguruan dituzten inpresioak ezagutzeko eta hobetu beharreko puntuak hautemateko.
Topaketak ondorengoak barne hartu zituen: Harold Wiener-ek, Israelgo Terra Venture Partners kapital-arriskuko funtsaren kide zuzendariak, emandako hitzaldia; euren esperientzia ekintzailearen berri eman zuten hainbat enpresaren aurkezpena; inbertsioari eta ekintzailetzari buruzko bi tailer; eta “Investing Network” plataformaren aurkezpena, egun garapen bidean dagoena.
Lortutako ondorioak aztertu ondoren, Datozen hilabeteetan ekintzaileak inbertitzaileengana hurbilduko dituzten ekimen berriak abiaraztea aurreikusten da.