Infobeaz

Beazen zerbitzu berria: Finantza-Funtzioaren Diagnostikoa

Beazek, Elkargi SGRrekin lankidetzan, startup eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako zerbitzu berri bat jarri du abian, Finantza-Funtzioaren Diagnostikoa izenekoa. Eskaerak otsailaren 15era arte.

Helburua da Bizkaiko enpresek finantza-estrategia ona izan dezaten laguntzea da, denboran hazkunde orekatua eta iraunkorra izateko.

Horretarako, lau faseko ibilbidea proposatzen du. Fase horietan, enpresa bakoitzaren egoera ekonomikoari eragiten dioten aldagaiak aztertzen dira, eta hobetzeko aukerak hautematen dira, diruzaintzari, likideziari, kostuei, finantzaketa-estrategiei, txostenei eta kudeaketa-adierazleei dagokienez.

3.000 €-ko merkatu-kostuarekin eta % 67ko hobariarekin, bertan parte hartzen duten enpresek 1.000 €-ko gastua hartu beharko dute beren gain.

Ikastaroa otsailean hasiko da eta hiru edo lau hilabetez luzatuko da.

 

Beaz

FREE
VIEW