Martxoan hasten da Beazek bultzatzen duen mentoretza-zerbitzuaren 2022ko edizioa. Urte amaieran egin zen hautaketa-prozesua gainditu duten hamaika enpresek parte hartuko dute.
Taldeko mentoringaren kasuan, hauek dira sailkatuak: Astindu koop., Euskooters, Osatoki salud, Libertad Avenue, Panarama eta Veltis data. Horiek guztiek aukera izango dute euren proi-ektuak aholkularitza-kontseilu bati aurkezteko; kontseilu hori profil osagarriak eta enpresa-hazkunderako gakoak dituzten profesionalek osatuko dute.
Banakako mentoring saioetara honako hauek iritsiko dira: Al borde films, Fun riders, Impulso cognitivo, Oposita Urilan eta Ubyko connectivityy. Kasu honetan, berariazko aholkulari batek euren proiektuen estrategia bideratzen lagunduko die.
Saioak Beazen egingo dira.