Abenduaren 9ko astean Beazi zerga-kalifikazioko bi txosten mota eskatzeko epea irekiko dugu: I+G+b kenkari fiskalak eta 64 Bis ExPost.
Bi dokumentuak doakoak eta lotesleak dira, eta egoitza fiskala Bizkaian duten startup, ETE eta enpresa handiei zuzenduta daude, baldin eta urtean gauzatutako I+G+b proiektuak badituzte eta benetako gastuak badituzte (64 bis dokumentuaren kasuan, gainera, beharrezkoa da aldez aurretik txosten arrazoitu bat izatea).
Eskaera egiteko epea 2025eko otsailaren 14an bukatuko da eta txostenak ekainaren 30a baino arinago emango dira.