Infobeaz

Beaz eta BCAMek modelizazio matematiko zerbitzu bat bultzatuko dute ETE eta startupei zuzenduta

Beazek eta Basque Center for Applied Mathematics, BCAMek modelizazio matematikoko zerbitzua eskaintzen die Bizkaiko enpresei, datuen tratamenduaren eta ustiapenaren eta tresna konputazional berrien bidez hobetzeko aukerak identifikatu nahi dituztenei.

BCAMen Ezagutzaren Transferentziarako Unitateak emandako zerbitzua doakoa eta banakakoa da, eta 3 hilabeteko iraupena du. Bi proiektu motatarako dago pentsatuta: datuen diagnostikoa edo modelizazio fluidodinamikoa.

Helburua da proiektuek Bizkaiak Data Science eta Fabrikazio Aurreratuaren arloan nazioartean duen kokapena indartzen laguntzea, bai funtsezko ikerketa eta ezagutzaren transferentzia sustatzeagatik, bai talentua erakartzeko potentziala garatzeagatik eta nazioarteko erreferentziazko zentroekin loturak izateagatik.

Beaz

FREE
VIEW