Infobeaz

Beaz Acceleration Program

Beaz-ek bizkortze-programa bat jarri du abian, «hazteko anbizioa eta negozio-eredu eskalagarria duten startup-etarako, beren proiektua garatzeko bidelagun berriak izan nahi dituztenak». Hala aurkeztu zuen sozietate publikoko zuzendari Olatz Goitiak ekosistema berritzailea babesteko azken foru-ekimena.

B Venture ekitaldian egin zuen hori, eta bertan azaldu zuenez, «startup-ak sortzen laguntzen urte asko eman ostean, Ekonomia Sustatzeko Sailak ekintzailetzari laguntzeko lerroen zirkulua itxi nahi zuen. Indarra hartzen ari diren enpresei hazten eta sendotzen laguntzeko, lehendik dagoenarekin eta etortzeko dagoenarekin bat datorren goragoko maila bat lortzeko, eta Bizkaian enplegu gehiago eta hobea sortzeko».

Hori nola lortu, galdera horri erantzutera dator «errendimendu handiko» programa hau, eta lau laguntza-zutabetan oinarritzen da:

• Enpresa hazteko trebakuntza-programa esklusiboa
• Hazkuntzarako funtsezko gaietan espezializatutako bost profiletan trebatutako aholku-batzordea: Mathieu Carenzo, Néstor Guerra, Isabel Vallejo, Aletxu Echevarria eta Norberto Mugarza

Seed Capital Bizkaiak 100.000 euro inbertituko du hasieran, eta horri esker, inbertsio-erronda baterako negoziazioa erraztuko da.
• Bizkaiko Nazioarteko Ekintzailetza Zentrorako eta hango ekitaldi-programa osorako eta networking enpresarialerako sarbidea

Programan sartzeko baldintzak hauek dira: Bizkaiko startup bat izatea, gutxienez bi laguneko taldea duena, irtenbide berritzaile eta bereizgarri batekin, Gutxieneko Produktu Bideragarri bat baliozkotua, merkatuko lehen metrikak eta ondorioak dituena, eta hazkuntza-proiektua definitzen hasi dena.

2022an eta 2023an egingo da programa, deialdia 2022ko otsailean/martxoan irekitzea espero da, eta hautatutako pertsonak zein diren maiatzean jakinaraziko da.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA