Infobeaz

Beaz Acceleration Program: Inbertsio-foroa

Martxoaren 31n, BAT, B Accelerator Towerren Beaz Acceleration Program zerbitzuaren lehen edizioari amaiera emango dion inbertsio-foroa burutuko da. 

Foro horretan programan parte hartu duten bost scaleupek parte hartuko dute: Alterity, Anjana Data, Fisify, Innomy eta Legit Health, baita hamar bat inbertitzailek ere, enpresa horiei euren proiektuak aurkeztuko dizkietenak eta horiengandik feedbacka jasoko dute-nak.

Azken ikaskuntza hau, IE Universityko profesional adituekin batera burutu den sei hila-beteko trebakuntzari eta enpresa-hazkunderako funtsezko gaietako 5 aditurekin batera burutu den mentoretzari batu behar zaio. Ikasitakoa frogatzeko aukera ere bada.

Foroarekin errendimendu handiko programa baten lehen edizioa amaitzen da, eta hu-rrengo deialdia apirilean irekiko dugu. Informatuko zaituztegu.

 

Beaz

FREE
VIEW