Nazioarteko webserierik onenak berriro egongo dira Bilbon urriaren 21etik 26ra Seriesland jaialdian. Bostgarren edizioa betetzen duen jaialdia erreferentzia da izan duen hazkundearengatik eta urtero interneten sortzen eta banatzen den fikziozko ikus-entzunezkoen onena erakartzen duelako.
Seriesland – Bilbao International Digital Festival Euskal Herrian ospatzen den websailei zuzendutako lehiaketa bakarra da, eta bere lau edizioetan, internazionalki erreferentzia moduan kokatzera heldu da, urtero bost kontinenteetako jendea erakarriz. Dohainik sail berri eta garrantzitsuenak ikusteko aukerarekin batera, jaialdiak ikus-entzunezko sektoreari zuzendutako alderdi bat aurkezten du: interneten bidez hedatzeko pentsatua de fikzio mota honen sortzaile, ekoizle eta banatzaileen arteko topaleku bat.
Hogei herrialdetako ehun ekoizpen baino gehiago lehiatuko dira sail desberdinetan. Halaber, Serieslandek showrunner-aren irudia saritzeko garaikurra aurkeztu du, eta hori izango da garaikur garrantzitsuena. Modu horretan, websailen ekoizle-idazlea saritu nahi dute.
Hogei herrialdetako ehun ekoizpen baino gehiago lehiatuko dira sail desberdinetan. Halaber, Serieslandek showrunner-aren irudia saritzeko garaikurra aurkeztu du, eta hori izango da garaikur garrantzitsuena. Modu horretan, websailen ekoizle-idazlea saritu nahi dute
Iaz bezala, telesail digitalen merkatua antolatuko dute. Datorren asteazkenean zabalduko ditu ateak, EITBren Multibox aretoan. Hurrengo egunean, toki berean ekoizleak eta banatzaileak bilduko dituzte. Eztabaida bat egingo dute bertan, Hulu, Flooxer eta Mediapro konpainietako arduradunekin