Indarrak batzea eta Bizkaian ekintzaileen jarduerak finkatzea erraztuko duen lankidetza-sare egonkorra sortzea da Beazek eta Cebekek sinatu berri duten hitzarmenaren helburua.
Erakunde bion xedeen artean dago enpresei eta ekintzaileei laguntza ematea eta haien lehiakortasuna hobetzea; horregatik beren sinergiak aprobetxatzea erabaki dute.
Sinatutako hitzarmenean ezartzen denez, besteak beste, antolakunde biek enpresa sustapenerako jardunaldiak sustatuko dituzte, enpresen sustapenerako bileretan guneak konpartituko dituzte eta ekintzaileen artean zerbitzuak eta ekintzak zabalduko dituzte.
Hitzarmenean, gainera, proiektu jakinetan elkarlanean aritzea jasotzen da; esate baterako Bizkaia Mentoring Network Sarean edoa Cebek Emprende ekimenean.