Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzak Sailarekin sinatutako hitzarmena dela bide, Beazek zerga kalifikazioko txostenak egingo ditu I+G+b proiektuak egiten ari diren enpresentzat finantziazioa behar dutenean.
Txostena eman ondoren proiektuen finantzatzaileek I+G+b jarduerei dagokien kenkaria egin ahalko dute. Txostena eman ondoren proiektuen finantzatzaileek I+G+b jarduerei dagokien kenkaria egin ahalko dute. “Proiektuaren finantziazioan esku hartzen duen zergadunak eskubidea izango du bere autolikidazioan aurreikusitako kenkaria egiteko, zenbatekoa proiektua egiten duen zergadunari aplikatuko litzaizkiokeen baldintza berdinetan. Ezingo da aplikatu zergadunak proiektua finantzatzeko ordaindu dituen kopuruen zenbatekoa 1,20 biderkatuz ateratzen den emaitzari dagokion zenbatekoa baino handiagoa den kenkaria”.
Ikerkuntza eta garapeneko jardueretan, zergaldian kontzeptu honengatik egindako gastuen %30 kendu ahalko da, eta %50eraino hel daiteke aurreko bi urteetan egindakoen batezbestekoa baino handiagoak badira, langile ikertzaile kualifikatuaren gastuetarako eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko Antolakundeei kontrataturiko gastuetarako %20ko gehigarria. Gainera, ibilgetu material eta ukiezineko elementuetan egindako inbertsioen %10 ere kengarria da.
Berrikuntza teknologikoan egindako jarduerek %15 eta %20 bitarteko kenkaria egiteko eskubidea emango dute, proiektu motaren arabera: Unibertsitate, Ikerkuntzako Erakunde Publiko edo Berrikuntza eta Teknologia Zentroei enkargatutakoak; Industria Diseinua edo ekoizpen prozesuen ingeniaritza; Teknologia aurreratua erostea; edo kalitate ziurtagiriak lortzea.
Txostenak Beazen webaren bidez eska daitezke urteko edozein unetan, baina proiektua hasi baino lehen izan behar da, eta eskaera bakarra egongo da urtebete baino gehiago iraun arren. Zerbitzua dohainik da eta Beazek gehienez 60 eguneko epean emango ditu txostenak.