Infobeaz

BBF Fintech inkubagailuan sartzea: oinarri arautzaileak

BBF Fintech inkubagailuan sartzeko oinarriak kontsultatu ahal dituzu jada. Zure enpresa-proiektua IKTak eta finantza sektorea lotzen baditu, Bilbao Berrikuntza Faktorian kokatutako gune berri hau interesatu ahal zaizu.

BBF Fintech Bilboko UdalakBizkaiko Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak bultzatzen duten ekimena da, Dominion eta Absideren laguntzarekin, eta haren helburua Bizkaian fintech eta insurtech startupak garatzeko inguru egokia sortzea da.

BBF Fintechek finantzetako espiritu ekintzaile eta aitzindaria jasotzen du, finantza eta teknologiarekin zerikusia duen talentu ekintzailea Banku eta Korporazioekin konektatzeko, FINTECH negozio eredu berriak pilotatzeko.

100 pertsonentzako espazio fisikoa du aldi berean egoteko. Komunitatea, ekitaldiak, prestakuntza eta berrikuntza irekiko laborategi esperimentala dira inkubagailu honen laguntza modeloaren gakoak. Proiektu bat, talde bat edo Fintech en ekintzaile moduan hasteko asmoa baduzu, BBF Fintech zure gunea da: diferentzia egiten duten bazkideen bila gabiltza.

Eskaera egin ondoren BBF Fintech-eko koordinazio-batzordeak proiektuen aukeraketa egingo du definizio, berrikuntza, potentzial eta talde sustatzailearen arabera.

Beaz

FREE
VIEW