Norantza doa industria? Zer esan nahi du Lantegi Adimentsu delakoa? , Grupo Spri k antolatu duen eta datorren urriaren 15ean Euskalduna Jauregian izango den Basque Industry 4.0 jardunaldian aurreratuko dizkigute kontsideratzen hasi den hurrengo industri-iraultzaren gakoak.
Sarrera dohainik izango da, haurretiko izen ematearekin
Bilera honetan industriarako azken joerari buruz hitz egingo da, besteak beste: softwarearen garapena, datuak masiboki aztertu eta biltegiratzea, produkzio-prozesuetan eta beraietatik eratorritako prozesuetan elkarri eragiten dioten elementuetan sentsoreak eta elektronika txertatzea, gizakiaren eta makinaren arteko bizikidetza, eta erabaki hobeak hartzeko informazio egokiagoa eskuratu ahal izatea.