Maiatzean EHUn Basque Crafts by Design jardunaldien hirugarren edizioa burutuko da. Arbasok antolatzen du eta artisautza eta diseinuko profesionarien arteko elkar-sortze esperientziarik interesgarrienetako bat da.
Aurreko urteetan bezalaxe, egitarauaren barruan artisau piezak garatu eta fabrikatuko dira artisau, diseinugile eta -lehenengo aldiz- Arte Ederretako ikasleen artean. Halaber, doan eta jende orori zabalik egongo diren hitzaldiak izango dira.
Maiatzaren 9, 16, 23 eta 30ean izango dira jardunaldiak eta ondoren Beazen elkar-sortutako produktu guztien erakusketa egingo da.