2013an Bizkaiko zenbait ETEk, industrian 50 urtetik gorako ibilbidea zutenak, BAS sortu zuten. Helburu handi bat zeukaten: mundua leku jasangarriagoa izan dadin lortzea, eta horretarako estrategia jakina: industria lantegien eta energia azpiegituren proiektu osoak garatzea.
Taldea osatzen duten enpresek elkar osatzea eta, apurka-apurka, gaitasun tekniko eta finantziero garrantzitsuak dituzten bazkide berriak eranstea funtsezkoak izan dira BASen ibilbidea bizkortzeko. Gaur egun korporazioak 16 herrialdetan lan egiten du eta proiektu eta inbertsio handiei ekin die.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=fknacD2VOC4&w=800]