Infobeaz

Barne-ekintzailetza bultzatzeko ekimena, 2. edizioa

upeuskadi16Otsailaren 24an Gipuzkoako Merkataritza Ganberan Barne-ekintzailetza Bultzatzeko ekimenaren barruan dauden 2016ko ekintzen egutegia aurkeztu zuten. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lideratzen du eta Beaz eta Araba eta Gipuzkoako BICak laguntzaile dira. Bektore estrategiko legez euren antolakundetik bertatik negozio berriak sortzea erabakitzen duten enpresei zuzendutako proiektuaren bigarren edizioa da.
Bileran lehenengo edizioaren balantzea egin zeta aurten aurreikusita dauden zabalkunde, networking, gaikuntza eta enpresa-laguntza ekintzak aurkeztu zituzten, besteak beste hurrengo barne-ekintzailetza Barnetegia, adituekin bilerak egitea eta barne-ekintzailetzan interesaturik dauden enpresekin egingo diren Topaketak.

Aurkezpenean parte hartu zuten Estibaliz Hernaez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta lehiakortasun sailburuordeak; Ainara Basurko, Beazko zuzendariak; David Montero, BIC Arabako zuzendariak; eta Marisa Arriola, BIC Gipuzkoako zuzendariak. Halaber, Susana Jurado, Telefónicako head of Innovation Portfolio, enpresan ekintzailetzaren arloan izandako esperientzia azaldu zuen.

Aurkezpenaren ostean Cikautxo, Spyro, Alcor, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek “Barne-ekintzailetza Euskadin: erronkak eta aukerak” mahai-inguruan parte hartu zuten.

Jardunaldi berean Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiek bultzatzen dituzten euskal Enpresa eta Berrikuntza Zentroen marka-irudi bateratua ere aurkeztu zuten.

Irudi aldaketa hori Euskadiko ekintzailetza berritzaile eta teknologikoki aurreratuaren sistemari laguntzeko egituren berrantolatze- eta hobekuntza-prozesuaren barruan sartzen da. Asmoa da orain arteko EBZn nortasuna indartzea bai Euskadin eta bai nazioartean, aurrerantzean Euskadin erabiliko den BIC (Business Innovation Centre) akronimoa baita Europa osoko erreferentziazko izena.

Zentroa guztiak, alegia orain arte KABI 612, CEIA, Bic Berrilan eta CEDEMI zirenak, jada BIC (Business Innovation Centre) deitzen dira: hurrenez hurren BIC BizkaiaBIC Araba, BIC Gipuzkoa eta BIC Bizkaia Ezkerraldea.

, , ,
Beaz

FREE
VIEW