Bankook enpresa 2012an sortu zuten Bilbon diseinu eta zaintza lehiakorreko profesional batzuek eta 2014. urtetik sukalderako objektuak garatzen espezializatu da. Horretarako Cookplay sortu zuten, sukaldaritza eta kontsumo ohitura berriei erantzuna ematen dieten produktuak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen dituen eta etorkizunerako ideiak proposatzen ausartzen den argitaletxea. Haren lehenengo proiektuak –Jomon baxera– nazioarteko diseinu sari garrantzitsuak irabazi ditu eta aukera eman die 13 herrialdetan egoteko. Gaur egun hiru bilduma dituzte merkatuan.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=jtXS52NiHO4&w=800]