Azaroaren 15era arte egongo da zabalik Business Plan Competition ekimenean aurkezteko epea. Ekimen hori Bizkaiko Foru Aldundiak eta MITek antolatu dute, Bilbao BizkaiaEntrepreneurMeetup-ekin loturik. enpresa-biltzar ospetsuenetako hori ez da izango ekintzaileek beren ideiak azaltzeko izango duten aukera bakarra; izan ere, horrezaz gainera, 50 pertsonak elevator pitch ekimenean ere izena emateko parada izango dute.
Business Planari dagokionez, 5000 euroko eta 3000 euroko launa sari eta 500 euroko sari bi banatuko dira, eta ez dago inskripzio-mugarik. Elevator pitch horretan, aldiz, izena ematen duen lehenengo 50 pertsonak baino ezin izango dute ekimen horretan esku hartu; atal horretan, 1000 euroko sari bat, 500 euroko sari bat eta 250 euroko bi sari banatuko dira.
Ikus itzazu oinarriak eta epaimahaiak kontuan hartuko dituen irizpideak.