Ekainaren 30era arte zabalik egongo da epea Ekonomia Sustapen eta Gizarte Ekintza foru Sailek bide-azpiegituretan berrikuntza sustatzeko diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko. Helburua hirugarren sektorean enpresa proiektuak indartzea da.
Proiektua definitzeko lehen faseetatik enpresa azkartu arte, zure enpresa-proiektuaren garapen- eta hazkunde-etapa guztiak programa honek babesten ditu, eta hiru jarduera-arlo bereizten ditu:
- Gizarte-proiektu berritzaileak identifikatzea eta baliozkotzea
- Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea
- Enpresa-proiektu sozial berritzaileen hazkundea eta eskalagarritasuna
Foru-laguntza honen kudeaketan erakunde laguntzailea zgarenez, Beazen zure proiektua baliozkotzen lagunduko dizugu. Gurelaguntza izango duzu!