Argitaratuta dago jada aurreTIK 2016 azterlana, Bizkaiko Berrikuntza Teknologikoari buruzko Inkesta. Barrixek prestatu du Eustatek emandako 2014ko datuetan oinarrituta.
Azterketaren arabera produktu edota prozesu berritzaileak sortu dituzten Bizkaiko enpresa berritzaileen portzentajea %25,4koa izan da 2014an, hau da, aurreko urtean baino 1,1 puntu baxuagoa. 10 langile edo gehiagoko Bizkaiko enpresek produktuan (%16,8) baino prozesuan (%19,2) berritzen dute gehiago.
Berrikuntzaren Efektuak
Bizkaiko enpresen %96,7ren iritziz, berrikuntza teknologikoak efektu garrantzitsuak dauzka beren jardueraren garapenean.
Enpresen %61,0ren iritziz, garrantzitsuak dira enpleguaren gainean dituen efektuak, bereziki enplegua mantentzeari (%47,9) eta enplegu kualifikatua emendatzeari (%22,1) dagokionez.
Lankidetza
Bizkaian berrikuntzak sortzen dituzten enpresen %34k I+G-ko jardueren inguruko lankidetza hitzarmenak izenpetu dituzte beste enpresa edo erakunde batzuekin 2012-2014 aldian. Portzentaje hori 2011-2013 aldikoa baino 2,9 puntu beherago dago.
Berrikuntza Eragozten Duten Faktoreak
Aztergai dugun inkestaren arabera, 2014. urtean Bizkaiko enpresen %66,9k eragozpenen bat aurkitu du bere berrikuntza jardueran; portzentajea 2013an baino 1,1 puntu txikiagoa denez, egoera hobetu dela esan liteke.