Ekainaren 11 arte zabalik egongo da epea Artisautza Sustatzeko foru Egitarauan diru-laguntzak eskatzeko. Helburua Bizkaian artisautza enpresa berrien sorkuntza bultzatzea, profesionalen trebakuntza hobetzea eta diziplina hau ezagutaraztea da.
Diru-laguntzak Ekonomia Sustatzeko Sailak ematen ditu eta Beazek kudeaketan laguntzen du.
Aurtengo Dekretuan berritasunak daude Bizkaian artisautza jardueratzat jotzeko baldintzei buruz, sektoreak egindako eskaerei erantzunez.