Albiste onak datoz Arbaso, Euskal Herriko Artisau Elkartearentzat: azaroaren 19an finalistatzat aukeratu zuten 2013ko Artisautzaren Sari Nazioanaletan, Erakunde Pribatuentzako Promociona sailean. 2014ko udaberria arte itxaron beharko da epaimahaiaren erabakia zein den jakiteko. Sariok Fundesartek sustatzen ditu, artisautzaren arloan bikain eta eredugarritzat jotzen diren ibilbide eta jarduerak goraipatzeko eta artisautzako ETEen garapen eta lehiakortasuna sustatzeko xedeaz.
- Home
- Beazen bloga
- Albisteak
- Arbaso finalista da Artisautzaren Sari nazionaletan