2013ko ekainean, Bilbao Bizkaia Design & Creativity Councilek hitzarmen bat egin zuen British Councilekin, industria sortzaileentzako aukerak sortzeko. Akordio horren emaitza gisa sortu da orain AIM Great Britain, zeinak aukera emango baitie diseinuaren, ikus-entzunezkoen, bideojokoen, modaren eta eduki digitalen arloko Bizkaiko profesionalei 2014ko urtarriletik abendura homologo britainiarrekin proiektu partekatuak garatzeko. Aurrekaririk gabeko ekimen bat da, eta bertan parte har dezazun bultzatu nahi zaitugu.Lankidetza ez da hor bukatzen, zeren eta aurreikusita baitago Erresuma Batua izatea Bilbon, ekainaren amaieran, egitekoa den Diseinuaren Mundu Eguneko herrialde gonbidatua, eta udazkenean Londresen Bizkaiko sormen- eta diseinu-industriak aurkezteko ekitaldi bat antolatzea.