Otsailaren 14ra arte, zabalik dago Enpresa Proiektu Berritzaileak Garatzeko laguntzen programetarako eskabideak aurkezteko epea. Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak antolatzen du. Gure talde teknikoa zure eskura egongo da informazioa emateko eta gaiari buruz egin nahi dituzuen galderei erantzuteko.
Programa honen helburua da erraztasunak ematea Bizkaian aberastasuna sortzeko ahalmen handia duten proiektuak abian jartzeko, hain zuzen balio erantsia dakartenak eta bideragarritasuneko itxaropenena daukatenak.
Horretaz gainera, lehentasunezkotzat jotzen dira oinarri teknologiko aurreratuko enpresa proiektuak edo/eta jakintzan aurreratuak direnak, bai eta hazteko ahalmen handikoak diren ekimenak ere.
Finantzaketak enpresa-proiektu berria garatzeko gastuen % 70 eta % 90 bitarte hartuko du, 40.000 €-ko gutxienekoarekin eta 80.000 €-ko gehienekoarekin.